Nor gara

Gure ikastetxea, Tolosako ikastetxe publikoa, 1970. hamarkadan sortua da. Garai hartan, Tolosaldeako hainbat herri eta auzo txikietako eskolak itxi eta bertako ikasleak Samaniego ikastetxean elkartu zituzten.

Gaur egun,  Haur Hezkuntza eta Lehen Mailako Hezkuntza eskaintzen dugu, D ereduan soilik. Hiru lerroko ikastetxea gara, hau da, maila berean hiru ikas-talde. Orotara 603 ikasle ditugu, gehienak Tolosarrak badira ere, eskaintza publikorik ez duten hainbat herrietako ikasleak ere baditugu (Elduaien, Ibarra, Belauntza, Leaburu-Txarama, Gaztelu, Hernialde, Irura eta Anoeta).

Gurean, 50 irakasle eta 7 hezitzailek osaturiko klaustroaz gain, 7 sukaldarik, 2 atezainek eta 30 jangela eta garraio begiralek egiten dugu lan.

Samaniego ikastetxearen hezkuntza eskaintza Haur Hezkuntzan (2 urte) hasi eta Lehen Hezkuntzako 6.maila (12 urte) artekoa da. Ondoren, gure ikasleek Orixe BHIn jarraitzen dituzte beren ikasketak.