Lagunbusa
LAGUNBUSA oinezko garraio kolektiboa da. Ordutegi eta ibilbide finko baten baitan haurrak, gurasoak lagunduta, eskolara/tik joan/etortzen dira. Urtero partaide kopuruaren arabera, laguntzaileen kopurua aldatu egiten da: aurten hiru heldu. Ibilbidea Gorriti Plazan hasten da eta beste bi geltoki ditu: Larramendi eta Uzturre.
Ikasleek laranja koloreko txaleko bat jantzita eramaten dute eta gurasoek horia. Lagunbusa batzordeak hileko txandak antolatzen ditu eta funtzionamenduaz arduratzen da (hilean behin elkartzen da).
Ekimen honen helburuak hauek dira:
• Auto eta autobusen erabilera gutxitzea, honek ekarriko lituzkeen onurekin, hala nola, kutsadura gutxiago sortzearena eta zenbait istripu ekiditearena.
• Ikasleen autonomia eta ardura sustatzea.
• Ikasleen arteko harremanak bultzatu eta giro jator batean eskolako bidea egitea.
Tolosako udalaren laguntza eta kolaborazioa dugu.
EKINTZA HAU AURRERA ERAMATEKO ZUEN PARTE HARTZEA EZINBESTEKOA DA.