Ingurumena

Samaniego Ikastetxeak garapen iraunkorrarekin konprometituta dagoen hezkuntza-jarduera garatu nahi du. Iraunkortasuna da guretzat, belaunaldi honen eta ondorengoen bizi-kalitatea ziurtatzeko baldintzetako bat, planetan bizi diren pertsona guztiengana iristea ahalbidetzen duena eta  2020-2030 hamarkadan funtsezkoa da pobrezia gero eta handiagoari aurre egiteko, emakumeak eta neskatoak ahalduntzeko eta larrialdi klimatikoari aurre egiteko jardun beharra.

Ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko, hezkuntza komunitateak eskola agenda 21 egitasmoan parte hartzeko konpromisoa hartu eta 2008an eskola jasangarriaren ziurtagiria lortu genuen. Urtez-urte konpromisoa berrituz goaz eta garapen jasangarrirako 2030 agendarekin bat egiten dugu. Konpromiso honek oinarrizko hiru osagai ditu:

Eskola-ingurunearen kudeaketa arduratsu eta jasangarria.

Curriculumaren berrikuntza.

Eskola komunitatearen parte hartzea Tolosako ingurumenaren udal foroan.

 

Ikastetxeak, ingurumenaren aldeko sentsibilizazio, kontzientziazio, ezagutza, jarrera aldaketa eta bere aldeko ekimen indibidual eta sozialak garatzea du helburu: Ikasleek, ingurune jasangarri baten alde lan egiteko (papera birziklatuz, energia eta ura aurreztuz, lagunbusa ekimenean parte hartuz, hamaiketako osasuntsua eginez ) eta naturarekin eta ingurumenarekin erlazionatutako ikerketak garatzeko aukera dute (baratza, baso eskola, zientzia guneak ), guzti honen berri familietara transmitituz. Eta Irakasleek esperientzia pedagogiko zein material berriak sortzekoa.

 

Eskola agenda 21 ekimenak metodoei eta edukiei dagozkien curriculumaren hainbat alderdi aztertzen ditu, beste ezeren gainetik, ikasleei bere mailan, ingurumen hurbileko arazoak ezagutu eta ulertzea ahalbidetuko dien hezkuntza praktika bat izan nahi baitu. Bestalde, hiritar gisa bidezkoagoa eta jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu. Taldeko hezkuntza proiektua izanik, eskola komunitateko parte diren ikasle, irakasle, bestelako langile eta familiek batzordean lan egiten dute.

2021-2022ko GAIA: BASOA

INGURUMENA BLOGA