Logo Instagram PNG transparente - StickPNG

 

AZKEN BERRIAK

Atzealdea

Formakuntza saioa: Telmo Lazkano-rekin

MUGIKORRAREN AUZIA:

Zer dira sare sozial hauek? Benetan dohainik dira? Nola funtzionatzen dute?

Ikerketek zer diote? Bazenekien, nerabeen artean egun ematen diren antsietate, depresio, ziberjazarpen eta bestelako egoera lazgarrien atzean dagoen faktoretako bat sare sozial hauen erabilera desegokia dela?

Nola jakin dezaket zer nolako erabilera egiten duen nire gaztetxoak?

Zein da kontatu ez diguten sare sozial hauen alde ezkutua? Zer dugu benetan esku artean? Zer nolako eragina dute, batik bat, nerabeengan? 

Zer nolako teknikak erabiltzen dituzte gure atentzioa bereganatzeko?

Hezitzaile bezala, zer neurri eta tresnak ditugu nerabeak erlazio osasuntsu bat garatu dezan mugikorrarekin? 

Hezkuntza mundutik, zer egin dezakegu laguntzeko?

Galdera guzti hauei eta gehiagori emango zaie erantzuna Mugikorraren Auziaren Formakuntza saioan. Bertaratutakoek ezagutza, heziketa argibide eta tresna desberdinen berri izango dute. Helburua garbia da: gure nerabeek harreman osasuntsu bat izatea mugikorrarekin. Ez galdu aukera, eta animatu etortzera! Ez da kontu makala‚Ķ 

GURASOENTZAKO: Urtarrilak 25, asteazkena 17:30ean.

IRAKASLEENTZAKO: Urtarrilak 26, osteguna 16:30ean.