SAMANIEGO HERRI IKASTETXEA

 


 

AZKEN BERRIAK

ETA BEHIN EMATEN DIOGUNEAN, ZER?

Altxa burua Guraso ekimenak pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatzea eta erabilera egoki baterako bidea egitea du helburu. Ekimen hau Tolosako 3 ikastetxeetako gurasoez dago osatua eta datorren asterako hitzordua jarri dute gai hauei buruz eztabaidatzeko.

 

Aurretik egin izan dituzte zenbait ekimen honen inguruan, hala nola, gai honen inguruko kezkak biltzeko kafe tertulia, konpromiso bilketak, adituen hitzaldiak. etab. Oraingoan aldiz, "eta behin ematen diogunean , zer?" izenburupean, seme-alabei eskuetara pantailak iristen direnean (mugikor, tablet edota chromebookak) zaindu beharreko 10 puntuen dekalogoa osatu nahi da guraso guztien artean.

 

Guzti hau esanda, deia egiten dute datorren astean, martxoak 22, Orixe-samaniego Ikastetxean biltzeko 17:30etatik 19:00etara.

 

 

Javier Azpitarteren eskutik formakuntza

Bi hilabete hauetan, idazketa-irakurketaren inguruko hausnarketa egingo dugu Javier Azpitarterekin.

Ikasleak erdigunean jarriz, beraien garapen integrala lortzeko bidelagun konpetenteak izateko formatzen.

 

 

 

Emakumearen eguna - 8M

Gaur emakumearen eguna ospatzeko irratsaioan Tolosako alkatesa, Olatz Peon, izan dugu.

Klik egin.