Elkarbizitza
“SAMANIEGO Eskola Komunitateak honako ELKARBIZITZA POSITIBOA bultzatu nahi du:
Gure artean pozik eta giro atseginean bizi nahi dugu, inor baztertu gabe eta indarkeria erabili gabe, jator jokatuz guztiekin. Aldi berean denon lana kontuan hartzea gustatuko litzaiguke.
Berdintasunean, errespetuan eta adiskidetasunean oinarritutako harremanak nahi ditugu. Eskolako partaide guztien artean komunikazioa eta parte hartzea sustatu nahi ditugu.
Gatazkak gure garapenerako aberasgarriak direla kontuan izanik, hitz eginez eta elkar entzunez konponduko ditugu.
Gu eta gure ingurua zaintzeko arauak beharrezkoak direnez, denon artean egin, adostu eta errespetatuko ditugu. Arauen bete ezak ondorioak izango ditu eta eskola komunitate osoak koherentziaz jokatzea dugu helburu”.